Irteerak

Irteerak

Eskolatik Plazara (EP)Asteroko PatinEskolakoen Patinada (APP)

ESKOLATIK PLAZARA (EP)

Eskolatik Plazaraasteburuko noizean behingo PatinEskolako monitoreek lagundutako irteerak dira, kalean patinatzeko beldurra galtzen hasteko.

Jarduera irekia da (lagun eta ezagunak gonbida ditzakezue), baino eskolako hastapen mailako ikasleei, batez ere, zuzenduta dago (A1). Talde horietan zaudetenentzat egokituko ditugu erritmo eta ibilbidearen zailtasunak.

Umeak ere ongi etorriak dira baino heldu arduradun batekin egon behar izango dira.

Ikastaroetan araua den bezala, kasko eta babesen erabilera DERRIGORREZKOA da jardueran parte hartu nahi izango duten guztientzat.

Hitzorduak hilabero, larubat edo igande batean izango dira, Sagueseko esplanadan. 10:00etan aterako gara, beraz, pixka bat lehenago etorri behar izango duzue patinak eta babesak jartzeko.

Ibilbideak 1:30 ordu iraungo du, gutxi gorabera.

Deialdiak ohiko komunikabide batzuen edo guztien bidez egingo dira: Albiste buletina, posta elektronikoa edota FaceBook. Irteera konbokatua badago, azken orduko abisuak (bertan behera uztea euriarengatik, irteera-puntuaren aldaketa eta abar) Facebook-en bidez, solik, emango dira. PatinEskolako FaceBook orriarren jarraitzailea izatea gomendatzen dugu.

Beharrezkoak jotzen ditugu zenbait arau ibilaldiak eramangarriak izateko, partaide guztiak onartu eta errespetatu beharko dituztenak:

  • Patinatzaile bakoitzak bere ardurapean hartzen du parte APPtan.
  • Kasko eta babesen erabilera DERRIGORREZKOA da.
  • Kaleetako beste erabiltzaileenganako errespetua osoa izan behar da irtereetan.
  • Trafiko arauak eta ibilbide-buruaren, itxierakoaren eta stopperren aginduak errespetatu egin behar dira.
  • Ezin dira ez aurreko gidariaren aurretik joan, ezta atzekoaren atzetik ibili. Hala egiten ez duenak talde ibilbidetik at kontsideratua izango da eta, ondorioz, monitore eta stopperren arreta eta laguntzarik ez du jasoko-
  • Ibilbidea bukatu baino lehenago irteera utzi behar badu norbaitek, ibilbide buruari edo itxierakoari esan beharko zaio.

ASTEROKO PATINESKOLAKOEN PATINADA (APP)

APP patinetan egiten den asteroko ibilbidea da. Jarduera ireki bat da (lagun eta ezagunak gonbida ditzakezue) baino kalean erraztasunez moldatzen diren PatinEskolako ikasle eta ikasle-ohientzako zuzenduta dago bereziki (frenatu, espaloiak igotzen eta jaisten badakitenak). Trebetasun hauen jabe ez bazara oraindik, PatinEskolak antolatzen dituen Eskolatik Plazara irteeretara gonbidatzen zaitugu.

Adin gutxikoek ere parte hartu dezakete, aurreko betebeharrak betetzeko gai badira eta heldu erantzule batez lagunduta badatoz.

PatinEskolako bi monitorek gidatuko dute irteera, beraiek aukeratutako ibilbideetik eta abiaduraz, partaideen mailara egokitzen dena. Irteeraren garapen onean laguntzeko partaideek gonbidatuta daude stopper moduan laguntzeko.

APP irteerak JAIEGUNAK EZ DIREN ASTEARTERO egingo dira, Saguesetik abiatuta eta bertan bukatzeko ere, eta aurreikusitako iraupena orduterdikoa izango da, gutxi gora-behera.

Eguraldi arazoak direla eta, negu aldean (azarotik martxoa bitartean) ez dira modu periodikoan egingo. Halere, eguraldiak laguntzen badu, badaiteke halako epean irteraren bat prestatzea.

Aste bakoitzeko deialdiak egiteko eta azken orduko abisuak emateko (bertan behera uztea, irteera-puntuaren aldaketa eta abar) PatinEskolako Facebook orria erabiliko da. PatinEskolako FaceBook orriarren jarraitzailea izatea gomendatzen dugu.

Beharrezkoak jotzen ditugu zenbait arau APP eramangarria izateko, partaide guztiak onartu eta errespetatu beharko dituztenak:

  • Patinatzaile bakoitzak bere ardurapean hartzen du parte APPtan.
  • Kaskoaren erabilera DERRIGORREZKOA da.
  • Kaleetako beste erabiltzaileenganako errespetua osoa izan behar da irtereetan.
  • Trafiko arauak eta ibilbide-buruaren, itxierakoaren eta stopperren aginduak errespetatu egin behar dira.
  • Ezin dira ez aurreko gidariaren aurretik joan, ezta atzekoaren atzetik ibili. Hala egiten ez duenak talde ibilbidetik at kontsideratua izango da eta, ondorioz, monitore eta stopperren arreta eta laguntzarik ez du jasoko-
  • Ibilbidea bukatu baino lehenago irteera utzi behar badu norbaitek, ibilbide buruari edo itxierakoari esan beharko zaio.
Top

Uso de cookies

PatinEskola.com utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies