Arau eta ohar orokorrak

Arau eta ohar orokorrak

ArauakMailak - UmeakMailak - HelduakTeknifikazioaSegurtasun argibideakLege Oharra
  • Beharrezko materiala: Lerroko patinak eta babesak.
  • Babesen erabilera DERRIGORREZKOA da: Kaskoa, eskumuturrekoak, belaunetakoak eta ukondokoak (babesik gabe ezin izango da saioetan parte hartu)
  • Saioak bukatu ondoren, beste jardureak hasten direnez, behar-beharrezkoa da pista berehala hustutzea, saioa bukatu bezain laister.
  • Saioa egiten den bitartean kirolariek ez direnek ezin izango dute pistan egon.
  • Ikastaroak egin ahal izateko, gutxieneko ikasle kopurua osatu beharko da hasi baino aste bat lehenago. Gutxienezko hori ez bada betetzen, ikastaroa bertan behera geratuko da eta izena eman dutenei abisatuko diegu posta elektronikoaren bidez.
  • Ikastaroa hasi baino aste bat lehenago, gutxiezneko ikasle kopurua osatzen bada, ikastaroaren prezioaren karguak kontu korrontetik pasako ditugu. Kargu hau ez da, inola ere, itzuliko.
  • Ikasle eta partaideekin komunikabide nagusia posta elektronikoa izango da. Arreta haudiz jarri zure posta elektronikoaren datua izenemate orria betetzerakoan eta, emaiguzu, mesedez maiz begiratzen duzun posta elektroniko helbide bat.
  • Izenemateak ikasturtute osorako edo zikloka izan daitezke.
  • Ikasturte osoak 3 ziklo ditu. Zikloen iraunpena egutegietan azaltzen da.
  • Zikloka izenemateetan ziklo osoa ordaindu behar izango da.

Ikastaroak kontsultatu

N1: 5 eta 9 urte tarteko umeak.

  • Nahiz eta bere patinaje-maila ezberdina izan adin hauetako umeek talde berean lan egingo dute gehienetan. Talde ugaririk egotekotan saioetako fase batzuetan talde txikiagoetan bana daitezke.
  • Lan-metodologia, joku eta eta talde-dinamiken bitartez, teknikaren intuiziozko eta gidatutako aurkikundean batez ere, oinarritzen da.

N1+: 5 eta 9 urte tarteko umeak (aurreratua).

  • Txukun patinatzen duten umeei bideratuta, lehenengo urteetan ikasle izan direnei, batez ere.
  • Monitoreek N1 eta N1+ mailetan banatuko dituzte umeak lehenengo saioetan.

N2:10 eta 14 urte tarteko umeak.

  • Bigarren adin taldean, ikasketa, batez ere, abiadura-patinajearen teknikan hastapenean oinarritzen da, nahiz eta umeek beste modalitate batzuen saio ezpezifikoak izango dituzte beraien trebetasuna osatzeko .
  • Talde honetako lan-metodologia joku eta talde-dinamikoen bitartez abiatzen da baino teknifikazio lan espezifikoa ere egiten da.

Umeentzako ikastaroak ikusi

A1: Helduak – Hastapena.

  • Zerotik edo oso mugatutako trebetasunetatik hasi nahi duten helduentzat egokiak dira talde hauek. Oinarrizko desplazamenduak ez baduzu segurtasunarekin egiten edota geldiaraztea edo biratzea ez badakizu, hau da zure maila.
  • Ikasturtean zehar hobekuntza-mailara heltzeko beharrezko trebetasunak lortu ahal izango dituzu.

A1+: Helduak – Jarraipena.

  • Jarraipen mailako taldea. hastapen ikastaroren bat egin duten edo zerotik hasten ez diren ikasleei zuzenduta.
  • Hobekuntza A2 mailako lan antzekoa egingo dugu baina erritmoa taldearen bataz besteko mailari egokituko da.

A2: Helduak – Hobekuntza.

  • Hobekuntza-maila erraztasunarekin mugitzen, kurbak paraleloan hartzen, seguru geldiarazten eta bizkarretik oinarrizko eran irristatzen badakiten irristalarientzat egokia da. Trebetasun hauetara ez bazara heltzen, hastapen-mailaren bat gomendatzen dizugu.

A3: Helduak – Aurreratua.

  • Hobekuntza-maila egin baduzu eta abiadurako irristaketa zuk nahi duzuna ez bada, maila honetan aurreratzen jarraitu ahal izango duzu.
  • Trebetasun berriak ikasiko dituzu. Jokoak eta zirkuituak egingo ditugu, taldean errodatzea ikasiko dugu eta ikastaroa zuen interesetara egokituko dugu.

Zalantzan bazabiltza, kontsultatu gurekin. Zure mailari egokiena den taldea gomendatuko dizugu.

Helduentzako ikastaroak ikusi

  • Teknifkazio-txandak hobekuntza maila gutxienez duten irritalariei zuzuenduta dago. Txanda hauen saioetan zehar dagokion diziplinaren hobekuntza teknikoa landuko da.
  • KASKOAREN erabilera DERRIGORREZKOA da teknifikazio saio guztietan. Beste babesen erabilera gogorki gomendatzen dugu.

T1: Abiadura irristaketan teknifikazioa.

  • Lasterketetan eta zeharbideetan parte hartzea zuk nahi duzuna bada, lan tekniko eta fisikoan zentratutako saio hauetan zure emaitzak hobetu ahal izango dituzu.
  • Saio presentzialez gain, lan gehigarriko plana proposatuko dizuegu entrenatzeko.

Teknifikazio-txandak ikusi

Ikasleen harrera..

  • Monitoreak, kirolarien harrera eginda dagoela hartzeko, hurrengo bi baldintzak bete behar izango dira:
    • kirolariak pistaren barruan egon daitezela
    • monitorea bertan egon dadila
  • Umeen ikastaroen kasuan. kantxan sartzea debekatuta dago monitorea bertan ez dagoen bitartean
  • Kirolariek egokitutako arroparekin eta ekipamenduarekin jantzita sartu behar izango dira kantxan. Arropa aldatzeko aldagelak edota egokitutako guneak erabili behar izango dira.
  • Umeak kantxan patinajeko materiala jantzi gabe sar daitezela gomendatzen dugu. Materiala zuzen janztea jakitea ikastaroaren parte bat da. Monitoreak asistentzia behar duten ikasleei lagunduko die
  • Guraso edo umeen arduradunek ezin izango dute kantxan egon umeak ekarri ondoren.

Saioaren garapena.

  • Saioa garatzen den bitartean ez zaie umeei kantxa utzi baimenduko, guraso edo arduradunaren bat ez badator beraien bila.

Agurra.

  • Umeak izendatutako arduradunari, soilik, utziko dira
  • Izendatutako arduraduna umearen bila aurkezten den unean, agurra eginda hartuko da.
  • Umeren baten arduraduna agertzen ez bada, monitoreak eskuragarri ditu kirolarien kontaktu datuekin eguneratutako zerrendak eta abisua emango du. Inorekin harremanetan jartzea posiblea ez bada, autoritateei abisatuko die,

Behar bereziak.

  • Ikasleren edo kirolariren batek behar bereziak balitu, izen ematearen unean esatea eskatzen diegu, arren
  • Eskolako teknikariek ebaluatuko dute, kirolaria edo bere arduradunekin batera, behar berezi horiek betetzeko gaitasuna izenematea egiaztatu baino lehenago.

Istripurik egotekotan jarraitu beharreko jokaera.

  • Kirol saioan barnean istripuren bat gertatu ezkero, irakasleak berehala emango die abisua ikaslearen arduradun edo tutoreei, ikaslearen zaintza beraien esku uzteko ahalik eta lasterren.
  • Beharrezkoa bada, osasun zerbitzuen laguntza eskatuko du ere, bai norberak edo, hala beharrean, kiroldegiko arduradunek.
  • Klubak jardueraren garapenean zehar hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen dituen erantzukizun zibileko asegurua dauka,
  • Norberak jasandako istripuaren ondorioak edo lesioak norberaren (kirolariaren) aseguruaren estaldura izan beharko dute.
  • Ikastaroetarako istripu-aseguru espezifikoa kontratatzeko aukera badago. Gure posta elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jarri edo izenemateko fitxaren ohar atalean adierazi informazio gehiago jasotzeko.

Ikastaroak kontsultatu

LEGE OHARRA

Indarrean dagoen legedia jarraituz, Interneteko www.patineskola.com domeinua Bera Bera R.T. (G20144630) klubaren irristaketa atalaren titulartasunekoak dela ezagutarazten dizugu. Helbidea Rodil kalea, 8, 20013 Donsotia (Gipuzkoa) da, bertako telefono zenbakia 943 291 292 da eta posta elektronikoko helbidea, aldiz, patineskola[arroba]berabera.com.

BALDINTZA OROKORRAK

www.patineskola.com PatinEskola, Bera Bera R.T.-ren irristaketa atalaren titulartasuneko webgunea da.
Erabiltzaileak beren borondatez sartzen dira webgunean. Webgunean sartzen denak eta nabigatzen duenak lege oharrak, baldintzak eta zehaztapenak onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera.
Erabiltzaileak ez du web honetako informazioa legez kontra erabiliko, eta ez du webeko sistema informatikoak kaltetuko edo aldatuko dituen ekintzarik burutuko.
Debekatuta dago faltsuak diren edo zuzenak ez diren eta gainontzeko erabiltzaileak okerbidean jar ditzaketen edukiak sartzea eta jakinaraztea.
Patineskola-k ahalegin guztia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin, eta horiek edozein unetan aldatzeko ahalmena du.
PatinEskola-k ez du batere erantzukizunik izango webeko informazioan egon litezkeen akatsengatik edo ez-aipatzeengatik. Erabiltzaileak bakarrik du webgunean sartzearen eta edukia erabiltzearen gaineko erantzukizuna.
PatinEskola-k ez du inolako erantzukizunik izango weba edo bere edukiak erabiltzean sor litezkeen ondorio edo kalteen gainean, kalte informatikoak eragitea eta birusak sartzea barne.
PatinEskola-k egoki irizten dionean, eta araudiko aldaketetara egokitzeko, egin ahal izango ditu aldaketak lege ohar honetan. Aldaketa horiek webgunean argitaratu orduko izango dira baliozko.
PatinEskola-k bere esku dauden baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileen pribatutasuna gordetzeko eta datuak babesteko politikan izandako aldaketak ezagutarazteko.

ADINGABEKO ERABILTZAILEAK

PatinEskola-k Internetek dituen arriskuez jakitun da, bereziki haurrentzat. Hori dela eta, bere esku dagoen guztia egiten du adingabeek Interneten segurtasunez ibiltzeko aukera izan dezaten.
PatinEskola-k haurren guraso eta tutoreei adingabeen on line jarduerak zaintzeak duen garrantzia ikusarazi nahi die; haurrei nabigatzen irakastea eta bai beraien bai guraso edo tutoreen izaera pertsonaleko datuak emateak dakartzan arriskuez ohartaraztea funtsezkoa da.
Adingabe batek webgunean izena emateko, izapideak amak/aitak/tutoreak egin beharko du. Izena ematerakoan, beren kargu dauden adingabeak webgunean egiten dituzten jardueren erantzule bakar direla onartuko dute.

JABEGO INTELEKTUALA

Webgunearen gaineko jabetza eskubidea, baita bertako orrialdeen, pantailen, informazioaren, itxuraren, diseinuaren, produktuen eta zerbitzuen gainekoa ere, PatinEskola-rena da, besterik adierazi ezean. www.patineskola.com atarira sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi PatinEskola-k bere jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei erabat edo partzialki uko egin dienik, transmititu egin dituenik edota baimena eman duenik erabiltzaileek euren xede pertsonalerako erabil ditzaten.
Lan hauek baimenik gabe erreproduzituz, banatuz, merkaturatuz edota eraldatuz gero, urratu egingo lirateke PatinEskola-ren jabego intelektualaren eskubideak.
Erabiltzaileak webgunearen titulartasuna kaltetu dezakeen inolako jarduerarik ez duela egingo hitz ematen du.
Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzean, eta titularren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzean, legez dagozkion akzioak gauzatu ahal izango ditu erakundeak, eta, hala dagokionean, zigorrak ere aplikatu ahal izango dira.

DATU PERTSONALAK BABESTEA

Sarrera

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie posta elektroniko bidez, web galdetegien bitartez edota webgune honetan ezarritako beste edozein bitarteko erabiliz emandako datu pertsonal guztiak PatinEskola-ren fitxategietan gordeko direla erabiltzaileekin harremanetan jarri ahal izateko, egindako kontsulta edo eskaerei erantzuteko eta gure jarduneei buruzko informazioa jakinarazteko.
Erabiltzaileen datu pertsonalak era konfidentzialean baliatuko dira. Web honen bitartez informazioa bidaltzeak datuak deskribatu bezala erabili ahal izateko baimena ematea esan nahi du ezinbestean.

Segurtasun neurriak

PatinEskola-k zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketak, galera, edo baimenik gabeko erabilera saihesteko beharrezkoak diren antolaketa eta teknika esparruko segurtasun neurriak hartuko ditu, aintzat hartuta egungo teknologiaren maila, bildutako datuen izaera eta dituzten arriskuak, izan gizakiak, ingurune fisikoak zein naturak eragindakoak, betiere izaera pertsonaleko datuak gordetzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak arautzen dituen indarreko legedia jarraituz, bereziki Datuen Babeserako Lege Organikoa eta bere garapen araudia. Hori bai, erabiltzaileei informatikako segurtasun neurriak gaindiezinak ez direla jakinarazten zaie; alegia, legez kanpoko esku hartzeetatik edo esku hartze bidegabeetatik erabat salbu egoterik ez dagoela eta, horrelakorik gertatuz gero, PatinEskola-k ez duela horren ardurarik izango.

Datuen jabeen eskubideak

Datuetara sartzeko eta datuak zuzendu, ezeztatu eta ukatzeko eskubidea gauzatu ahal izango du erabiltzaileak PatinEskola-rekin kontaktuan jarriz, Rodil Kalea, 8, 20013 Donostia (Gipuzkoa) helbidean, 943 291 292 telefono zenbakian edo patineskola[a bildua]berabera.com posta elektronikoko helbidean.
Eskaerak interesdunaren NANaren fotokopia izan behar du atxikita. Eskaera ordezkari legal gisa eginez gero, NANaren fotokopiaz gain, ordezkaritza hori frogatzeko beharrezko agiria ere aurkeztu beharko da.

Trafiko datuak eta cookieak

PatinEskola-ko webguneak cookieak erabiltzen ditu nabigazioa erraztu eta hobetzeko helburuarekin. Cookie bat web zerbitzariak erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu artxibo bat da; helburua erabiltzailea berriz ere konektatzen denean identifikatu ahal izatea da.
PatinEskola-ko webguneak berak sortutako cookieak bakarrik irakurriko ditu.
PatinEskola-k erabilitako cookieak bakarrik erabiltzaile eta ordenagailu jakin bati lotzen zaizkio, eta ez dute izaera pertsonaleko beste datu batzuetan sartzeko aukera ematen. Nabigatzaile gehienek era automatikoan onartzen dute cookien erabilpena, baina erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie bat jasotzen duenean ordenagailu pantailan mezu bat jaso eta cookie hori bere disko gogorrean instalatzea eragozteko. Ahalik eta zerbitzu onena emateko eta erabilera errazteko asmoz, www.patineskola.com webguneak IP helbidea erregistratu egiten du. Horrela bisitatutako orrien kopurua, bisita kopurua eta bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna zenbatu ahal izateko.

Indarraldia

PatinEskola-ren pribatutasun politika bere irizpideen, lege aldaketen edo jurisprudentzia aldaketen arabera aldatzeko eskubidea du. PatinEskola-k aldaketaren bat sartzen badu, webgune honetan bertan argitaratuko du testu berria, erabiltzaileak horren berri izan dezan.
Nolanahi ere, webgunera sartzen diren unean indarrean zeuden arauek zuzenduko dute erabiltzaileekin izango den harremana. Hori dela eta, PatinEskola-k pribatutasun politika aldian behin kontsultatzea gomendatzen du.

Top

Uso de cookies

PatinEskola.com utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies