N1 eta N1+ - Ume txikiak, 5 et 9 urte tartekoak
N1: 5 eta 9 urte tarteko umeak.
- Nahiz eta bere patinaje-maila ezberdina izan adin hauetako umeek talde berean lan egingo dute gehienetan. Talde ugaririk egotekotan saioetako fase batzuetan talde txikiagoetan bana daitezke.
- Lan-metodologia, joku eta eta talde-dinamiken bitartez, teknikaren intuiziozko eta gidatutako aurkikundean batez ere, oinarritzen da.
N1+: 5 eta 9 urte tarteko umeak (aurreratua).
- Txukun patinatzen duten umeei bideratuta, lehenengo urteetan ikasle izan direnei, batez ere.
- Monitoreek N1 eta N1+ mailetan banatuko dituzte umeak lehenengo saioetan.
N2 - Ume haundiak, 10 et 14 urte tartekoak
N2:10 eta 14 urte tarteko umeak.
- Bigarren adin-taldean, ikastaroak bi saio izango ditu astean: bata, irristaketa orokorreko teknika eta trebetasunak hobetzeko lan saio bat, eta, bestea, abiadurako irristaketa teknifikazioko lan espezifikoa.
- Talde honetako lan-metodologia joku eta talde-dinamikoen bitartez abiatzen da baino teknifikazio lan espezifikoa ere egiten da.