+34 668 875 177
patineskola@gmail.com

Pribatutasun politika

Más que una escuela de patinaje / Irristaketa eskola baino gehiago

Pribatutasun politika

1. Sarrera

BERABERA IRRISTAKETA ATALAREN (aurrerantzean, PATINESKOLA) webgune honen bidez egindako datu pertsonalen tratamendua datuak babesteko Europako araudian ezarritakoaren arabera arautzen da – 2016/679 Erreglamendua (EB) – Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorra (DBEO) – hala nola Datu pertsonalak eta Eskubide Digitalak babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarri moduan eta datuak babesteko aplikagarri den gainerako araudian ezxarritakoarekin bat, erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea uneoro bermatzeko.

Pribatutasun-politika hau irakurrita, erabiltzaileak web gune honen bidez jasotzen diren datu pertsonalak nola tratatu eta babesten diren jakin dezake. Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du pribatutasun-politika hau. Modu argi eta errazean idatzi da, errazago ulertzeko. Hala, libre eta borondatez erabaki dezake bere datu pertsonalak PATINESKOLAri eman nahi dizkion, horretarako prestatutako baliabideen bidez.

Era berean, pribatutasun-politika honen helburua da DBEOren arabera dituen eskubideei buruzko informazioa ematea. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan patineskola@berabera.com helbidearekin.

2. Tratamenduaren arduraduna

Datu pertsonalak BERABERA R.T. (G20144630) ELKARTEAREN IRRISTAKETA ATALAK tratatuko ditu. Helbidea Rodil kalea, 8, 20013 Donostia (Gipuzkoa) da, bertako telefono zenbakia 943 291 292 da eta posta elektronikoko helbidea, aldiz, patineskola[arroba]berabera.com.
Era berean, jakinarazten dizugu bai PATINESKOLAk bai CLUB BERABERA R.T.k Datuak Babesteko ordezkari bat dutela, eta harekin harremanetan jar zaitezkeela helbide honetan: patineskola@berabera.com.

3. Bildutako datu pertsonalak

Webgune honen bidez datu pertsonalak biltzen dira, bertan emandako zerbitzu batzuetara sartu eta zerbitzu horiek emateko. Datu horietako batzuk zuzenean ematen dira, adibidez, eskaera- edo inskripzio-formulario bat betetzen denean, eta beste batzuk zeharka lortzen direnean, adibidez, cookie-ak.

Hauek dira webgune honek datu pertsonalak bildu eta tratatzeko erabiltzen dituen baliabideak:

  • Inprimakiak: Formulario digitalen nahiz formatu elektronikoen bidez, datu pertsonalak biltzen dira, web gune honetan eskaintzen diren zerbitzuak eskuratu eta emateko.
  • Posta elektronikoak: Web gunean ezarritako posta elektronikoko helbideak datu pertsonalak biltzeko bitartekoak izan daitezke.
  • Cookieak: Webgune honek cookie teknikoak erabil ditzake (zerbitzariak orrira sartzen den gailura bidaltzen dituen informazio-fitxategi txikiak), webgunea behar bezala funtzionatzeko eta ikusteko ezinbestekoak diren zenbait funtzio betetzeko.

Webgunean eskuragarri dauden formularioetan eskatzen diren datuak, oro har, nahitaezkoak dira ezarritako helburuak betetzeko (eskatutako eremuan besterik adierazten ez bada). Datuak igortzeko beste baliabide batzuk erabiliz gero, erabiltzaileak kasu bakoitzean behar den informazioa bakarrik eman beharko du.

Alde horretatik, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu datu gehiegi edo desegokiak direla-eta sor daitezkeen erantzukizunak, bere borondatez erabakitzen badu horiek ematea, ezarritako datuen bidez.

4. Tratamenduaren mugak

14 urtetik beherakoei ez zaie baimenik ematen beren datu pertsonalak web gune honetan gaitutako bitartekoen bidez emateko (zerbitzuak eskatzeko, harremanetan jartzeko edo mezu elektronikoak bidaltzeko web-formularioak betetzea). Beraz, baliabide horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituzten pertsonak formalki 14 urtetik gorakoak direla adierazten dute, eta BERABERA R.T. ELKARTEAK eta PATINESKOLA salbuetsita daude betebehar hori ez betetzeagatik.

Eskainitako zerbitzuak 14 urtetik beherakoentzat direnean, adingabearen gurasoen edo legezko tutoreen baimena lortzeko bitartekoak jarriko dira.

5. Informazioa datu-bilketan

Datuak formulario baten bidez (online edo deskarga daitekeen formatuan) edo web gunean ezarritako beste komunikazio-bide batzuen bidez jasotzen diren bakoitzean, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera jakinaraziko zaio eragindako pertsonari.

Eragindako pertsonei informazioa erabilitako bidearen arabera emanen zaie:

  • Inprimakiak (on line eta deskarga daitekeen formatua): informazioa inprimakian bertan sartuko da.
  • Mezu elektronikoak: informazioa helbide honetan dago eskuragarri: Eginbeharra, mezu elektronikoak.
  • Cookie-ak: informazioa cookie-en politikan dago eskuragarri. Ikus Cookie-en politika.

Erabiltzaileari dagokio emandako datu pertsonalak egiazkoak eta zehatzak izatea. Erabiltzailearen datuetan aldaketarik izanez gero, tratamenduaren erantzuleari jakinarazi beharko zaio, eguneratuta izan ditzan.

6. Segurtasun-neurriak

PATINESKOLAk segurtasun-neurri egokiak hartzen ditu, datuak babesteko indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera, webgune honen erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea bermatzeko.

Ezarritako segurtasun-neurriak Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun Neurriak) ezarritakoak dira. Neurri horiek PatinEskolako Segurtasun Politika osatzen duten dokumentuetan daude deskribatuta, eta, era berean, webgune honetan segurtasun-maila egokia bermatzeko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatu dira.

7. Eskubideak

Hauek dira ukitutako pertsonen eskubideak:

  • BERABERA R.T. ELKARTEA eta/edo PATINESKOLA zure datu pertsonalak tratatzen ari den baieztatzea.
  • Zure datu pertsonaletara sartzea, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzea ere, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzea, baldin eta, besteak beste, datuak ez badira jada beharrezkoak datuak bildu ziren helburuetarako.
  • Egoera jakin batzuetan eskatzea:
    • Zure datuen tratamendua mugatzea; kasu horretan, BERABERA R.T. ELKARTEAk eta/edo PATINESKOLAk bakarrik gordeko dituzte erreklamazioak egin edo defendatzeko.
    • Zure datuen tratamenduari aurka eginez gero, kasu horretan, BERABERA R.T. ELKARTEAK eta/edo PATINESKOLAk datuak tratatzeari utziko dio, legezko premiazko arrazoiengatik izan ezik, edo izan daitezkeen erreklamazioak erabili edo defendatzeagatik izan ezik. Banakako erabaki automatizatuetarako zure datuen tratamendua barne.
    • Datuen eramangarritasuna, ukitutako pertsonari emateko edo beste arduradun bati transmititzeko, formatu egituratuan, erabilera komunean eta irakurketa mekanikoan.
  • Era berean, datuen tratamendua onespenean oinarrituta dagoenean, eskubidea du hura ezeztatzeko, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritako moduan eta baldintzetan.
  • Eskubideak tratamenduaren arduradunetako edozeinen aurrean erabili ahal izango dira, pribatutasun-politika honen 2. atalean adierazitako helbideetan.
  • Eskubideak erabiltzean behar bezala zaindu edo atenditu ez bada, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Hala ere, lehenengo auzialdian, erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu BERABERA R.T. ELKARTEAKO edo PATINESKOLAKO datuak babesteko ordezkariari: patineskola@berabera.com.

PATINESKOLAK eskubidea du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko legegintzan, jurisprudentzian eta/edo arlo administratiboan izaten diren berrikuntzetara nahiz une bakoitzean WEBGUNEAREN bidez garatzen dituen jardueretara egokitu behar denean, uneoro kontuan izanda zure eskubideak eta interesak.

Edonola ere, PATINESKOLAK PRIBATUTASUN POLITIKAN sartu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiari jarraituz kontuan izan behar ditugun informazio betebeharrak behar bezala betetzeko.

Segurtasun neurriak

PATINESKOLAK konfidentzialtasun osoz eta sekretua gordetzeko betebeharra aplikatuz tratatuko ditu beti zure datuak, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudian aurreikusitakori jarraituz eta zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datuok alteratzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea, eta datuetara baimenik gabe sartzea saihesteko neurri tekniko eta antolaketazkoak hartuta, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta zer arriskuren mende dauden kontuan izanda.

Cookie politika

Bestalde, adierazten dizugu PATINESKOLAK cookie politika duela ezarrita, eta hemen ikus daiteke. Ikus Cookie-en politika.

2023-2024

Denboraldiko izenemateak

dagoeneko irekita daude

OHARRA: BEHIN-BEHINEKO IZENEMATEAK