A1 - Hastapena
A1: Helduak – Hastapena.
- Zerotik edo oso mugatutako trebetasunetatik hasi nahi duten helduentzat egokiak dira talde hauek. Oinarrizko desplazamenduak ez baduzu segurtasunarekin egiten edota geldiaraztea edo biratzea ez badakizu, hau da zure maila.
- Ikasturtean zehar hobekuntza-mailara heltzeko beharrezko trebetasunak lortu ahal izango dituzu.
A2 - Hobekuntza
A2: Helduak – Hobekuntza.
- Hobekuntza-maila erraztasunarekin mugitzen, kurbak paraleloan hartzen, seguru geldiarazten eta bizkarretik oinarrizko eran irristatzen badakiten irristalarientzat egokia da. Trebetasun hauetara ez bazara heltzen, hastapen-mailaren bat gomendatzen dizugu.
A3 - Aurreratua
A3: Helduak – Aurreratua.
- Hobekuntza-maila egin baduzu eta abiadurako irristaketa zuk nahi duzuna ez bada, maila honetan aurreratzen jarraitu ahal izango duzu.
- Trebetasun berriak ikasiko dituzu. Jokoak eta zirkuituak egingo ditugu, taldean errodatzea ikasiko dugu eta ikastaroa zuen interesetara egokituko dugu.