Lege-oharra
1. Webgune honen jabearen nortasuna
Indarrean dagoen legedia jarraituz, Interneteko www.patineskola.com domeinua Bera Bera R.T. (G20144630) klubaren irristaketa atalaren titulartasunekoak dela ezagutarazten dizugu. Helbidea Rodil kalea, 8, 20013 Donostia (Gipuzkoa) da, bertako telefono zenbakia 943 291 292 da eta posta elektronikoko helbidea, aldiz, patineskola[arroba]berabera.com.
2. Web-orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Web-orria erabiltzerakoan, atariak “Erabiltzaile” izaera esleituko dio sartu denari eta www.patineskola.com webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, web-orri honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke.
Zentzu horretan, “Erabiltzaile” gisa joko da, www.patineskola.com webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.
2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua
Erabilera-baldintza orokor hauek, www.patineskola.com webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.
PatinEskolak berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.
2.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
www.patineskola.com webgunera sartzea, hasiera batean behintzat, librea eta doakoa da. Hala ere, zenbait zerbitzu eta edukirentzat aurrez zerbitzua edo produktua kontratatu beharko da. Kasu horietan, horretarako PatinEskolak berariaz sortutako baldintza zehatzak aplikatuko dira eta kontratatu aurretik eskuragai jarriko ditu.
Webgune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek, aurrez, beren guraso, tutore edo ordezkari legalen baimena izan behar dute eta horiek izango dira beren ardurapean dauden adin txikikoek eginiko ekintza guztien arduradun bakar.
Uneoro, Erabiltzaileak web-orrian dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.
Erabiltzaileak izena emateko web-orri honetan dauden formularioen bidez emaniko informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea PatinEskolari.
Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea web-orri honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk web-orrira sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumituz; publizitate-helburua duten web-orriko datuak kaptatu; web-orri honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuei eman; web-orri honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
www.patineskola.com webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa denaren arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, erabiltzaileak, zerbitzuak eskuratzeko behar duen pasahitz horren erabilera arduratsua egiteko eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Beraz, Erabiltzaileak emango zaien edozein identifikatzaile edota pasahitzen zainketa eta konfidentzialtasun egokiaren arduradunak dira eta horren erabilera hirugarren batzuei ez uzteko konpromisoa hartuko dute, aldi baterako edo iraunkorki izan, bai eta zerbitzutik at dauden pertsonei zerbitzuak eskuratzen ez laguntzeko konpromisoa ere. Erabiltzailearen ardura izango da, pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galdu izangatik, legezkoa ez den hirugarren batek pasahitza erabiltzen badu zerbitzuen erabilera ez legezkoa egiteko. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada edo erabiltzailearen pasahitzak baimenik gabe eskuratzen badira, Erabiltzailea izango da PatinEskola berehala jakinarazteko arduraduna pasahitzak ezeztatzeko. PatinEskola ez da, inola ere, baimendu gabeko hirugarren batzuek eginikoen arduradun Erabiltzaileak aipatu jakinarazpena egiten ez duen bitartean.
3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak
Patineskola www.patineskola.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.
www.patineskola.com webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi PatinEskolak, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.
Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.patineskola.com webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, PatinEskolaren berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.
www.patineskola.com webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik PatinEskolaren jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.
4. Erantzukizunen eta bermeen erregimena
PatinEskolak ez du www.patineskola.com webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneak iruzur egin diola pentsatuta sor diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.
PatinEskolak jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen: a) www.patineskola.com webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea; (c) www.patineskola.com webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea; (d) hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea; (e) www.patineskola.com webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonak eragindako kalte eta galerak.
Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean www.patineskola.com webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta web-orri honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.
PatinEskolak mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla eta, www.patineskola.com webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan PatinEskolak, aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere web-orrian.
www.patineskola.com webgunean egon daitezkeen beste web-orri batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; PatinEskolak ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.
PatinEskolak ez du Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabilera bere gain hartzen. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen aipatu edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango denik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.
5. Iraupena eta aldaketa
PatinEskolak sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.patineskola.com webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.
Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, PatinEskolak web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.
6. Pribatutasun politika
Zure datuek izango duten trataera lotura honetan kontsulta dezakezu.
7. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena
PatinEskolaren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. ala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, PatinEskolak eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.