+34 668 875 177
patineskola@gmail.com

Arau eta ohar orokorrak

Más que una escuela de patinaje / Irristaketa eskola baino gehiago

Arau eta ohar orokorrak

ArauakMailak - UmeakMailak - HelduakTeknifikazioaSegurtasun argibideak

Arau Orokorrak

  • Beharrezko materiala: lerroko patinak eta babesak
  • Babesen erabilera DERRIGORREZKOA da: Kaskoa, eskumuturrekoak, belaunetakoak eta ukondokoak (babesik gabe ezin izango da saioetan parte hartu)
  • Saioak bukatu ondoren, beste jarduerak hasten direnez, behar-beharrezkoa da pista berehala hustutzea, saioa bukatu bezain laster.
  • Saioak egiten diren bitartean kirolariek ez direnek ezin izango dute pistan egon.
  • Izena emateko, izenemate inprimakia bidaltzeaz gain, ikastaroaren zenbatekoa ordaindu beharko du ikasleak, transferentzia bidez edo bizum bidez. Ez da inskribatutako inor kontuan hartuko kuota ordainduta egon arte. Kuota ordaintzeko jarraibideak posta elektronikoz bidaliko dira izenemate inprimakia bete ondoren.
  • Ikastaro guztiek hasi baino astebete lehenago baliozko inskripzio gutxienezko kopuru bat izan beharko dute. Bestela, ikastaroa bertan behera geratuko da, posta elektronikoz jakinaraziko zaie izena eman dutenei eta ordaindutako kuotak itzuliko zaizkie.
  • Ikastaroa hasi baino aste bat lehenago, gutxiezneko ikasle kopurua osatzen bada, ikastaroaren kuotak ez dira, inola ere, itzuliko ez agertzeagatik, atzera egiteagatik edo PatinEskolari egozten ez zaion beste edozein arrazoirengatik.
  • Zikloka inskripzioetan ziklo osoa ordainduko da, ikastaroan sartzeko data edozein dela ere.
  • Ikasle eta partaideekin komunikabide nagusia posta elektronikoa izango da. Arreta haudiz jarri zure posta elektronikoaren datua izenemate orria betetzerakoan eta, emaiguzu, mesedez maiz begiratzen duzun posta elektroniko helbide bat.

PatinEskolak harremanetarako datuak erabiliko ditu bere jardueraren barne-kudeaketarako, beste ikastaro eta jarduera batzuei buruzko informazioa bidaltzeko eta/edo jardueren garapenean gerta daitezkeen gorabeheren berri emateko soilik.

  • PatinEskolak eskaintzen dituen jarduerak, batzuetan, aire zabalean egin ahal izango dira. Hori dela eta, ahalik eta gehien zaindu behar dugu jarduera horiek egiten ditugun ingurunea, eta bide guztietatik saihestu behar dugu leku horietatik igarotzea. Beraz, parte-hartzaile guztiek Gidek eta Monitoreek emandako jarraibideak bete beharko dituzte.

Behar bereziak.

  • Ikasleren edo kirolariren batek behar bereziak balitu, izen ematearen unean esatea eskatzen diegu, arren.
  • Eskolako teknikariek ebaluatuko dute, kirolaria edo bere arduradunekin batera, behar berezi horiek betetzeko gaitasuna izenematea egiaztatu baino lehenago

Istripurik egotekotan jarraitu beharreko jokaera.

  • Kirol saioan barnean istripuren bat gertatu ezkero, irakasleak berehala emango die abisua ikaslearen arduradun edo tutoreei, ikaslearen zaintza beraien esku uzteko ahalik eta lasterren.
  • Beharrezkoa bada, osasun zerbitzuen laguntza eskatuko da ere, bai norberak edo, hala beharrean, kiroldegiko arduradunek.
  • Norberak jasandako istripuaren ondorioak edo lesioak norberaren (kirolariaren) aseguru propioaren estaldura izan beharko dute.

Ikastaroak kontsultatu

N1: 5 eta 9 urte tarteko umeak.

  • Nahiz eta bere patinaje-maila ezberdina izan adin hauetako umeek talde berean lan egingo dute gehienetan. Talde ugaririk egotekotan saioetako fase batzuetan talde txikiagoetan bana daitezke.
  • Lan-metodologia, joku eta eta talde-dinamiken bitartez, teknikaren intuiziozko eta gidatutako aurkikundean batez ere, oinarritzen da.

N1+: 5 eta 9 urte tarteko umeak (aurreratua).

  • Txukun patinatzen duten umeei bideratuta, lehenengo urteetan ikasle izan direnei, batez ere.
  • Monitoreek N1 eta N1+ mailetan banatuko dituzte umeak lehenengo saioetan.

N2:10 eta 14 urte tarteko umeak.

  • Bigarren adin-taldean, ikastaroak bi saio izango ditu astean: bata, irristaketa orokorreko teknika eta trebetasunak hobetzeko lan saio bat, eta, bestea, abiadurako irristaketa teknifikazioko lan espezifikoa.
  • Talde honetako lan-metodologia joku eta talde-dinamikoen bitartez abiatzen da baino teknifikazio lan espezifikoa ere egiten da.

Umeentzako ikastaroak ikusi

A1: Helduak – Hastapena.

  • Zerotik edo oso mugatutako trebetasunetatik hasi nahi duten helduentzat egokiak dira talde hauek. Oinarrizko desplazamenduak ez baduzu segurtasunarekin egiten edota geldiaraztea edo biratzea ez badakizu, hau da zure maila.
  • Ikasturtean zehar hobekuntza-mailara heltzeko beharrezko trebetasunak lortu ahal izango dituzu.

A1+: Helduak – Jarraipena.

  • Jarraipen mailako taldea. hastapen ikastaroren bat egin duten edo zerotik hasten ez diren ikasleei zuzenduta.
  • Hobekuntza A2 mailako lan antzekoa egingo dugu baina erritmoa taldearen bataz besteko mailari egokituko da.

A2: Helduak – Hobekuntza.

  • Hobekuntza-maila erraztasunarekin mugitzen, kurbak paraleloan hartzen, seguru geldiarazten eta bizkarretik oinarrizko eran irristatzen badakiten irristalarientzat egokia da. Trebetasun hauetara ez bazara heltzen, hastapen-mailaren bat gomendatzen dizugu.

A3: Helduak – Aurreratua.

  • Hobekuntza-maila egin baduzu eta abiadurako irristaketa zuk nahi duzuna ez bada, maila honetan aurreratzen jarraitu ahal izango duzu.
  • Trebetasun berriak ikasiko dituzu. Jokoak eta zirkuituak egingo ditugu, taldean errodatzea ikasiko dugu eta ikastaroa zuen interesetara egokituko dugu.

Zalantzan bazabiltza, kontsultatu gurekin. Zure mailari egokiena den taldea gomendatuko dizugu.

Helduentzako ikastaroak ikusi

T1: Abiadura irristaketan teknifikazioa.

  • Teknifkazio-txandak hobekuntza maila gutxienez duten irritalariei zuzuenduta dago. Txanda hauen saioetan zehar dagokion diziplinaren hobekuntza teknikoa landuko da.
  • KASKOAREN erabilera DERRIGORREZKOA da teknifikazio saio guztietan. Beste babesen erabilera gogorki gomendatzen dugu.
  • Lasterketetan eta zeharbideetan parte hartzea zuk nahi duzuna bada, lan tekniko eta fisikoan zentratutako saio hauetan zure emaitzak hobetu ahal izango dituzu.
  • Saio presentzialez gain, lan gehigarriko plana proposatuko dizuegu entrenatzeko.

Teknifikazio-txandak ikusi

Ikasleen harrera..

  • Monitoreak, kirolarien harrera eginda dagoela hartzeko, hurrengo bi baldintzak bete behar izango dira:
    • kirolariak pistaren barruan egon daitezela
    • monitorea bertan egon dadila
  • Umeen ikastaroen kasuan. kantxan sartzea debekatuta dago monitorea bertan ez dagoen bitartean
  • Kirolariek egokitutako arroparekin eta ekipamenduarekin jantzita sartu behar izango dira kantxan. Arropa aldatzeko aldagelak edota egokitutako guneak erabili behar izango dira.
  • Umeak kantxan patinajeko materiala jantzi gabe sar daitezela gomendatzen dugu. Materiala zuzen janztea jakitea ikastaroaren parte bat da. Monitoreak asistentzia behar duten ikasleei lagunduko die
  • Guraso edo umeen arduradunek ezin izango dute kantxan egon umeak ekarri ondoren.

Saioaren garapena.

  • Saioa garatzen den bitartean ez zaie umeei kantxa utzi baimenduko, guraso edo arduradunaren bat ez badator beraien bila.

Agurra.

  • Umeak izendatutako arduradunari, soilik, utziko dira
  • Izendatutako arduraduna umearen bila aurkezten den unean, agurra eginda hartuko da.
  • Umeren baten arduraduna agertzen ez bada, monitoreak eskuragarri ditu kirolarien kontaktu datuekin eguneratutako zerrendak eta abisua emango du. Inorekin harremanetan jartzea posiblea ez bada, autoritateei abisatuko die,

Behar bereziak.

  • Ikasleren edo kirolariren batek behar bereziak balitu, izen ematearen unean esatea eskatzen diegu, arren
  • Eskolako teknikariek ebaluatuko dute, kirolaria edo bere arduradunekin batera, behar berezi horiek betetzeko gaitasuna izenematea egiaztatu baino lehenago.

Istripurik egotekotan jarraitu beharreko jokaera.

  • Kirol saioan barnean istripuren bat gertatu ezkero, irakasleak berehala emango die abisua ikaslearen arduradun edo tutoreei, ikaslearen zaintza beraien esku uzteko ahalik eta lasterren.
  • Beharrezkoa bada, osasun zerbitzuen laguntza eskatuko du ere, bai norberak edo, hala beharrean, kiroldegiko arduradunek.
  • Klubak jardueraren garapenean zehar hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen dituen erantzukizun zibileko asegurua dauka,
  • Norberak jasandako istripuaren ondorioak edo lesioak norberaren (kirolariaren) aseguruaren estaldura izan beharko dute.

Ikastaroak kontsultatu