+34 668 875 177
patineskola@gmail.com

LILAROLLER 2015

Más que una escuela de patinaje / Irristaketa eskola baino gehiago

LILAROLLER 2015


Norak, gure gazteenetako ikasle bat (15 urte) 2015eko Lilarollerean parte hartu zuen eta ondorengo artikuluan bere esperientzia kontatzen digu. Bera bai txapelduna!

Goizeko sorpresa txarra

Azken egunetan euria besterik ez zuen egiten. Igandean esnatu eta egin nuen lehenengo gauza lehiotik begiratzea izan zen. Lur bustian patinatu behar izatea ez zitzaidan gehiegi gustatzen, baina azkenean joatea erabaki nuen. Nire lagunak animatu ez zirenez, bakarrik joan behar izan nintzen. Horrek, nik uste baino urduritasun handiagoa eragin zidan, eta horrez gain, lasterketa batean parte hartzen nuen lehenengo aldia zen.

Nora eta Carol, 2015eko Lilarollerean

Nora eta Carol, 2015eko Lilarollerean

Hasierako nerbioak

Iristean, Elkano kalean Patineskolakoekin elkartu nintzen eta lasterketa bakarrik ez egiteko, talde batean sartu ninduten. Irteerarantz joatean urduritasuna handitzen joan zitzaidan, talde batekin patinatuko nuela jakin arren, lagun bat faltan botatzen nuen. Baina tira, nirekin zeudenak atseginak ziren eta horrek pixka bat lasaitu ninduen. Irteera 10:57etan izan zen, eta patinatzen hasi orduko nerbio guztiak desagertu zitzaizkidan.

Erritmoa kontrolatzearen garrantzia

Hasieran ez nuen uste azkarregi nindoanik, baina minutuak pasa ahala konturatu nintzen nahiko erritmo bizian nindoala (normalean ibltzen naizen erritmoarekin konparatuta), eta neke pixka bat sentitzen hasi nintzen. Dena den, erritmoa gehiegi jeitsi beharrik gabe jarraitzeko gai izan nintzen. Gainera, gurekin zetorren Patineskolako arduradunak asko lagundu zigun taldekoei, norbait nekatuegia ikusten bazuen, bizkarretik bultzaka laguntzen zion aurrera jarraitzen.

Nora Zurriolako kurban

Nora Zurriolako kurban

Helmugako sentsazio onak

Eta azkenean Boulevard-a berriz ikusten hasi nintzen! Azken metroak luze xamarrak iruditu zitzaizkidan, baina oso pozik bukatu nuen lasterketa. Amaitzean, Alderdi-Ederrera joateko esan ziguten eta bertan edaria eta janaria banatu zizkiguten. Ondoren, taldekoekin argazkiak atera genituen eta egindakoarengatik pozik, elkar agurtu genuen.

PatinEskolako kirolariak, 2015eko Lilarollerean

PatinEskolako kirolariak, 2015eko Lilarollerean

Errepikatzeko gogoak

Oso sentsazio onarekin amaitu nuen goiza. Asko gustatu zitzaidan esperientzia eta hurrengo urtean berriz parte hartzeko irrikitan nago!

Nora Bengoetxea
Latest posts by Nora Bengoetxea (see all)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

2023-2024

Denboraldiko izenemateak

dagoeneko irekita daude

OHARRA: BEHIN-BEHINEKO IZENEMATEAK