+34 668 875 177
patineskola@gmail.com

PatinEskolarekin 2015-eko Le Mans-eko 24 orduetan (1/3)

Más que una escuela de patinaje / Irristaketa eskola baino gehiago

PatinEskolarekin 2015-eko Le Mans-eko 24 orduetan (1/3)


Le Mans roller-eko lasterketa

Le Mans Roller- eko 24 orduak, urtero Le Mans auto lasterketetan ezaguna den zirkuituan, egiten den irristaketa lasterketa da. Autoen antzera, taldeetan egiten da, non 24 orduetan zehar taldeko kideen artean erreleboak ematen diren. Denbora horretan zirkuituari bira gehien ematen dion taldeak irabazten du.

Aurten ekainak 27 eta 28-an (larunbata eta igandea) burutuko da. Larunbateko arratsaldeko 4etan hasi eta igande arratsaldeko 4ak arte.

Parte hartzeko aukera desberdinak

Parte hartzeko talde aukera desberdinak eskaintzen dizkigute antolatzaileek:

  • Solo (18 urte gorakoentzat) Talde hau pertsona bakar batez osatua dago. Parte hartzeko aukera hau berehala agortzen da, nahiz eta gogorrena izan.
  • Duo (18 urte gorakoentzat) Talde hau pertsona bakar batez osatua dago. Parte hartzeko aukera hau berehala agortzen da, nahiz eta gogorrena izan.
  • Endurance (18 urte gorakoentzat) Hiru eta sei pertsona bitartean osatutako taldea. Mota honetako parte hartzeak gogorrak dira, baino oso politak.
  • Sportif (16 urte gorakoentzat) Taldea gutxienez 7 pertsonek osatu behar dute eta 10 gehienez. Mota hau klasikoa da, non talde gehienak aukeratzen duten. Asko patinatzen da eta gogorra izaten jarraitzen du, baino patinatzeaz aparte beste gauza batzuk egiteko aukera ematen du.
  • Découverte (14 urte gorakoentzat) 11 edo 12 pertsonek osatzen dute. Egokia gazteenentzat eta lasterketa lasai hartu nahi dutenentzat.

Gehien gustatzen zaizuen taldea aukeratzen joan zaitezkete. Eta norbaitek patinatzeko asmorik ez badu, eta ez du ekitaldi hau galdu nahi, laguntzaile moduan ere etor daiteke.

Lasterketaren arudia irakurtzea gomendatzen dizuegu (Lasai, gaztelera itzuli dugu)

Parte hartzeko maila egokia

Le Mans-eko patinatzaileentzako proba honetan, ia maila guztietako partaideak daude, baino beti maila minimo batekin. 6000 patinatzaileek parte hartzen dute gutxi gorabehera, horrek esan nahi du uneoro 600 patinatzaile inguru daudela lasterketan. Horietako asko abiadura handian doaz, eta hasiberria den patinatzaile batek arriskua sor dezake bai berarentzat eta inguruan doazenentzat. Lasterketa bat da, beraz ezin gara paseatzera joan, nahiz eta lurzorua patinatzeko egokia izan, ibilbidea eta maldak zailtasun tekniko puntu bat ere badute. Parte hartzeko zalantzak baldin badituzu, PatinEskolako monitoreei galdetu beraiek aholkatu zaitzaten.

Lasterketaren zailtasunak

Zailtasun nagusiak hiru dira:

  • DUNLOP igoera: Zirkuituaren hasierako zatian, igoera bat dago DUNLOP arkura iristeko. Luzea da, nahiz eta hasieran ez den gogorra egiten, denbora aurrera eta nekea agertzen dijoan einean, pilatzen joaten da.
  • Aldapa beherak: DUNLOP gaina hartuta aldapa behera garrantzitsu bat hasten da, non eskubira dijoan kurba batean amaitzen den. Patinatzaile askok abiadura handian hartzen dute. Gune arrikutsu bat da, bai maldarengatik eta bai lasterketa egoeraren arabera. Badago beste aldapa behera bat, baino ez du inongo zailtasunik. Beraz, aldapa behera ibiltzeko konfiantza izatea egokia da parte hartzeko.
  • Erreleboak: Helmugan daude erreleboak egiteko eremuak. Jende asko nahasten da, beraz garrantzitsua da bertan adi egotea, erreleboa ematera datorren partaidea ikusteko, eta beste taldeak ez eragozteko. Erorketak gehitu egiten dira, denbora aurrera joan ahala.

Hurrengo artikulu batean zirkuituaren xehetasunak azalduko dizkizuegu.

Zer suposatzen duen parte hartzeak

Hasteko, pentsatu behar dugu Le Mans-era joateko asteburuko plana egin behar dugula. Beharrezkoa da bertan larunbat goizean egotea, izen-emate prozesua burutzeko, eta lasterketa igande arratsalderarte ez da amaitzen. Beraz bidaia ostiralean hasi, eta igande arratsaldean edo astelehenean amaitzen da (Donostia eta Le Mans bitartean 671 km daude).

Bidaiaren logistika partaide guztien artean adostuko dugu: garraio bidea, irteera orduak… Beste edizioetan batzuek lasterketa amaitu bezain laster abiatu dira etxeruntz, eta besteak astelehenean lo egin ondoren.

Zenbat kostatzen duen parte hartzeak

Izen ematearen kostua, parte hartzearen araberakoa da:

  • Solo: 165€
  • Duo: 290€
  • Endurance: 480€
  • Sportif: 580€
  • Découverte: 612€

Horri gehitu behar diogu

  • Bidaia
  • Bazkari, afari eta hamaiketakoak
  • Igande gaueko gaua (hautazkoa)
  • Kamisetak (araudiak dio beharrezkoa dela taldeko partaideek kamiseta bera ematea)

Zaila da zifra bat jartzea, gauza asko daudelako tartean, baino gutxi gorabehera 250€ inguru.

Bigarren artikukua irakurri

Hirugarren artikukua irakurri

Eta artikulua interesgarria iruditu bazaizu… parteketu.


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

2023-2024

Denboraldiko izenemateak

dagoeneko irekita daude

OHARRA: BEHIN-BEHINEKO IZENEMATEAK