PatinEskolarekin 2015-eko Le Mans-eko 24 orduetan (2/3)
2015-eko Le Manséri buruzko 2. artikulua.
Bugatti zirkuitu mitikoa
Bugatti zirkuitu (mitikoa)
Hau da Le Manseko Bugatti zirkuitu ezaguna: 4.180m ditu bira bakoitzak, mota guztietako zailtasunekin. Nahiz eta guk hemen zirkuituaren zati desberdinak deskribatu, norberak bertan bere egoera ikusi arte ezin izango du ezer aurreikusi. Beraz, espero dugu gure deskribapen honek ez diezazuen bertan egotearen emozioa kendu, baino bai parte hartzearen dudak ezabatu.
Zirkuitua 9 zatitan banatu dugu.
Hemen duzue zirkuituaren argazki haundiagoa (7MB)
edo GOOGLE MAPS-en:
1.- Erreleboen gunea:
Helmugara iritsi aurreko zuzena da, 300m inguru dituena. Bertan taldeen “paddock”-ak daude, non erreleboa jaso behar dutenek taldekidea itxaroten duten. Uneoro jendea dabilen gunea da, beraz argi egon behar dugu, gure taldekideari ezezik, zu bezala erreleboa jasotzen itxaroten dauden beste taldekideei ere. Behin erreleboa eman duzula eta abiadura moteltzen zoazela, kontuz ibili behar dugu abiadura handiagoan datozen beste patinatzaileak ez eragozteko. Hainbeste jende artean, noizbehinka erorketak egoten dira orduak aurrera joan ahala.
(Helmugako zuzena)
2.- DUNLOP igoera:
750m dituen aldapa da. Tontorrera iristen goazen einean aldapatsuago egiten da. Lehengo biretan ez da hainbestekoa, baina pixkanaka pilatzen dijoa. Hobe da hasieran mantxo eta erritmo kontrolatuan hastea nahiz eta indarrak soberan izan, bestela aldapa jaitsi bezain laster nekatuak egongo gara eta ezin izango ditugu geratzen diren metroak disfrutatu. Aldapa DUNLOP arkupean amaitzen da.
(DUNLOP igotzen, egunean)
(DUNLOP igotzen, gauean)
3.- DUNLOP jaitsiera
Zirkuituak duen zailtasunetako bat da, hala ere abiaduraz disfrutatzeko zati ona. 400m inguru dira kurbaren amaiera iritsi arte. Indarrik egin gabe ere abiadura asko hartzen da, beraz garrantzitsua da aldapa beheran konfidatza izatea. Abiadura handia hartu nahi ez badugu, hobe da guk pixkanaka kontrolatzea. Erorketa batzuk ikusten dira zati honetan. Puntu zailena, noiz bultzada ematen hastea da, garrantzitsua da oso goiz ez hastea.
(DUNLOP jaitsiera)
4.- Zuzen eta ezkerreruntz bira.
550m inguru dira, non kanpotik ikusita den baino zailagoa ikusten den. Zati oso laua da bira erraz batekin. Patinatzaile handiak ez garenok, patinak gurutzatzen igaro dezakegu kurba hau. Asko disfrutatzen da zati honetan.
5.- Beste aldapa behera zuzena.
280m-ko aldapa behera da, non erraza dirudien arren, zaila da ondoren datozen birengatik. Beraz aldapa behera konfidatza askoz ez bagabiltza, hobe da abiadura handian ez jaistea. Aitzitik, konfidantza badugu, abiadura handian asko disfrutatzen da, maldaren inertzia jasoz.
6.- Bi kurba eskubitara
100 bat metroko zatia bi kurba jarraiekin. Nahiko itxiak dira, eta trazadura on bat eskatzen dute. DUNLOP kurban eman ditugun gomendio berak.
7.- “Basamortua”
1500m gure zain, lau-lauak. Hemen patinatzeaz gozatu beharra dago. Beraz, garrantzitsua da taldekide onak aukeratzea, asko disfrutatzen baita. Bestela, bakarrik bagaude luzeak eta gogorrak egingo zaizkigu metro hauek. 24 orduetan zehar taldean, taldeaz tiratzea nahiz bakarrik patinatzea tokatuko zaigu. Metro hauek igarotzean tribunak ikusten ditugu… baino azken esfortzua falta da.
(Zirkuituan patinatzen)
8.- Azken kurbak
Arazo handirik gabeko 150m dira. Baino hona helduta nekatuak gaude eta kontuz ibili beharra dago. Batez ere kurbaren barrualdean dauden “piano”-ekin (kolore txandakatutako bandak kurben bazterrean). 3 cm inguruko gorabeherak ditu, beraz hor sartuta seguru lurrean amaitzen dugula.
9.- Zabaltzea
150m-ko beste zati bat. Hemen bidean izan ditugun taldekideak agurtzeko garaia da, guk gure taldean erreleboa jaso behar duen kidea bilatu behar baitugu.
(Irteeraren momentu batzuk)
1.- Erreleboa
Uste bazenuten honezkero pozik ginela ez da horrela. Oraindik helmuga partean erreleboa ematea falta zaigu. Gure taldekidea bilatu, berak ikusi gaituela konturatzen gara eta pistara ateratzen da, arin patinatzen hasi eta guk azken esfortzua egin behar dugu eta lekukoa eman. Une horretan lasaitu gaitezke, gure zeregina momentuz bukatu baita.